jueves, 17 de mayo de 2012

Ebaluazioa: Maitane Pérez

Nire ebaluazioa Maitane Pérez ikaskidearen blog-ean oinarrituta dago. Ebaluazioa aurrera eramateko hainbat irizpide izango ditut kontuan; irakasleak eskainitakoak, hain zuzen ere: ikaslearen oharrak, analisia eta gogoeta, sormen eta originaltasuna, atalen arteko lotura eta koherentzia, hizkuntzaren zuzentasuna eta azkenik, blog-aren aurkezpenean oinarrituko naiz.

Ikaslearen oharrei dagokienez, ugariak, kalitatezkoak eta norberaren gogoetak nagusi direla esan beharra daukat. Klaseetan zehar irakurri behar izanadko testuei inguran engidao iruzkinak zein gogoeta pertsonalak oso ondo eginak daude, izan ere, irakurlearen parte hartzea eta erreflexioa bilatzeko aukera ematen baitute.

Landu beharreko ariketen analisia eta gogoeta, aurretik aipatutakoarekin zerikusi duela uste dut. Hau da, jardueren gogoeta egiteko bere iritzi pertsonala emateaz aparte, datuak bilatu eta azaldu eta bilatutakoa teoriarekin tartekatu egin du. Hori dela eta, irizpide hau oso ondo garatuta dagoen alderdia da.

Sortutako blog-a original eta ondo dagoela  uste dut. Ideiak, irudiak, bideoak, web-orriak... besteekin konpartitzeko aukera eman du. Hala ere, blog-aren sormena eta originaltasuna oraindik gehiago landu dezakeen irizpide bat dela uste dut.

Atalen arteko lotura eta koherentziari dagokionez, primeran zaindutako alderdi bat da, izan ere irakurketa erraza eskaintzen duen egitura garatu baitu. Hizkunzatren zuzentasunari dagokionez, baita primerako da ere. Idazkera jasoa, egokia eta zuzena izateaz aparte, ez ditu akatsak egin. Beraz, oso ondo garatu izandako alderdiak dira.

Azkenik, aipatzeko daukat, Maitanek sortutako blog-aren aurkezpena oso ondo zaindua eta egokia dela.
Ondorioz, eta aurretik aipatutako guztiagatik, edozeinekin irakur eta konpartitu dezakeen blog bat sortu du.

 Oso ondo Maitane!

Hemen usten dizuet Maitaneren blog-aren helbidea zuek irakur dezazuen:
http://mperez100.blogspot.com.es/



martes, 15 de mayo de 2012

SCRATCH

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan,alde batetik, behatzeko eta esperimentatzeko aukera eman eta bestetik, oztopoei zelan aurre egin behar zaien irakasten laguntzen du aurreikusteko, euren ideia propioak aurrera eramateko, saiatzeko eta akatsak zuzentzeko aukera ematen duen bitartean. Gainera baliabide desberdinak tartekatzeko aukera ere ematen du, izan ere, elkarlanean oinarritutako hezkuntza estimulatzen  eta sortutako kreazioak besteekin konpartitzeko aukera eskaintzen du.

Hau dela eta, hainbat ariketa desberdin sortu daitezke: jolas interaktiboak, animazioak,simulazioak, ariketa interaktiboak... besteak beste.

Adibidez, aukera ona izango litzateke eguzki-sistema osatzen duten planeten, ilargi zein eguzkiaren kokapena, mugimendua eta ezaugarriak lantzeko. Denon artean eguzki-sistema osatzen joango ginateke.  Aldez aurretik, ikasleak hirunaka banatuko nituzke, baina unitate honen lanketa denok ordu berean lantzen hasiko ginateke; hau, denok irakasleak, kasu honetan nik, markatutako pausuak entzun eta bete beharko lituzkete. Lehendabizi gure sistemaren orbitak marraztuko genituzke eta ondoren, orbita bakoitzari dagokion planeta kokatuko genuke. Kreatibitatea lantzeko, talde bakoitza planeta bera nahi duten moduan margotuko luke(beti ere unibertsoko planeten ezaugrraik agertuko direlarik) eta jarraian, planeta bakoitzaren ezaugarriak zehaztuko genituzke. Geroago, mugimendua emango genieke planeta, satelite eta izarrei; eta azkenik, soinua edota musika sartzeko aukera erabakiko genuke.

Hurrengo orrialdean agertzen da Scratch baliabidea erabilita,  gai hone inguruan jendeak egindako errepresentazioak:
 http://scratch.mit.edu/pages/results?cx=010101365770046705949%3Agg_q9cry0mq&cof=FORID%3A11&q=sistema+solar&safe=active

Oraingoan, nik baliabide hau erabilita egindako zirkuito bat uzten dizuet zuek jolas dezazuen:
http://scratch.mit.edu/projects/Ainaraaa/2531452


Beraz, bai unitate didaktiko bat aurrera eramateko, bai ikasleak teknologiaren erabilpen eraginkorrean sustatzeko erabiliko nuke nik Scratch-a gelan.


lunes, 14 de mayo de 2012

SCHANK: e-learning

Schank-en elkarrizketa irakurri eta gero, nire erabateko adostasuna erakusten dut berarekin.

Berak dion moduan e-learning-ari hezkuntza ematen zaion erabilera, txarra da. Askok uste dute, eskoletan aparatu teknologiko batzuk ipinita, hezkuntza modernoa eskaintzen ari direla ikasleei, baina emaitza guztiz kontrako da. Hau da, egia da gaur egungo eskoletan hainbat balibide teknologiko erabiltzen direla: arbela digitala, ordenagailuak, telebistak, DVD-ak... Baina hauei ematen zaien erabilera ez da aurrekoen erabilera berbera?

Schank-ek porposatzen duena zera da: egiten ikastea; praktika ikasleen heziketa areagotuko luke. Era berean, ikasleek historia, filosofia edota geografia ikasteko aukera izango lukete, baina oraingoan simulazio bat erakusten duten adibideekin.

Ondorioz, nire ustez, teknologiaren erabilpen txar eta kaxkar bat egiten ari dira: teknologiaren erabilpena bai, baina hura egoki erabiltzeko ariketa praktikoak landu beharko liratezke, izan ere, eskola behin utzita, kanpoko gizarteari aurre egiteko estrategiak bizitza hobeago bat izaten lagunduko baitu.

Hemen usten dizuet Schank-eri egindako elkarrizketa:
http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html

APLIKAZIO2

Aukeratu dudan bigarren aplikazioa Dipity da.


ZER DA?Dipity-a kronograma bat da, hau da, historia kronologikoki ordenaturik dauka. Gainera, kronologi hauetan bideoak, irudiak, idatzizko informazioa eta abar. Honela, guk nahi dugun informazoa kronologikoki antolatu dezakegu.

 
ZERTARAKO ETA ZELAN ERABILTZEN DA? Ikasleentzako baliabide didaktiko oso interesgarria izan daiteke, izan ere material bisualak hezkuntza esanguratsua aberastu egiten baitu. Aplikazio honek aukera   ematen die ikasleei denbora unitateak bereizteko, gai baten datu garrantzitsuenak aukeratzeko eta denbora lerro osatzen duten elementu bakoitza ulertzeko eta azaltzeko. Interneten aurki ditzakegun edozein testu, irudi edota bideo gehigarri bezala erabili daitezke. Oso erraz maneia daitekeen baliabidea da. Behin erregistratuta eta landu nahi dugun gaia zehaztuta, Create a Timeline- eri sakatu behar zaio. Bertan gaiaren izenburua eta laburpen txiki bat idazteko eskatuko zaigu. Ondoren, Add Eventes delakoari emango diogu eta gaiaren urte zehatz batean gertatutakoa azalduko dugu; horretarako, gertakizunaren izenburua, data, azalpena, argazkia eta bideoa txertatuko dugu(azkenengo biak nahi izanez gero). Azkenik Save-eri(gordetzeko aukera ematen duenari) emango diogu eta behin gordeta, hurrengo gertakizun bat azaltzera ekingo diogu.

ZERGATIK AUKERA DUT BALIABIDE HAU? Espazio eta Denbora Lehen Hezkuntzan garrantzia asko ematen zaien oinarrizko kontzeptuak direlako. Gizakiok pentsamenuda marko edo koordenatu nagusi batzuen gainean eraikitzen dugu: espazioa eta denbora. Horregatik da hain garrantzitsua bi kontzeptu nagusi hauek menperatzea pentsamenduaren garapenerako. Gure jarduera guztiak, bai mentalak, motoreak, baita afektiboak ere, espazio eta denobrazko koordenatu nagusi hauen barruan kokatzen ditugu. Egiten, pentsatzen, ikusten, maitazen, mugitzen... garenean edo dugunean, "nonbait" eta "noizbait" egiten, pentsatzen... dugu.

Hona hemen aplikazio honen inguruan nik egindako adibidea. Juan Sebastian Elkanoren bizitza aukera dut gai bezala. Munduari lehenengo bira eman zion gizonaren bizipen garrantzitsuenak azaldu ditut:

Prest zaudete  bidai bat egiteko?

http://www.dipity.com/Ainaraaa/Juan-Sebastian-Elkano-munduari-lehenengo-bira/


APLIKAZIO 1

Aukeratu dudan lehenengo aplikazioa Glogster da.

ZER DA?Web 2.0-an oinarritu egiten den baliabide bat da, zeinaren bidez multimediazko mural digital sor daitezkeen. Sortutako muralak impriatu, blog batean eskegi edota klasean erabili daitezke arbela digitalaz baliatuta. Muralen erabilera ez da eskoletan ahaztu egin den gauza bat, baina dena eboluzionatzen duenez, IKT-ak hezkuntzan aberesten duten multimediazko eta teknologiaren inguruko baliabideak aplikatzea erabaki du.

ZERTARAKO ETA ZELAN ERABILTZEN DA?Errekurtso honen bidez hurrengo alderdiak dira  aberestuko eta erabilgarri bihurtuko liratekenak: kontzeptuen sintesia(bibliografia, liburuen laburpena, bidaiak...), sekuentzia didaktikoen eraketa,  behaketa lanen aurkezpena, albisteak etab. alegia. Baliabide honek testuak, irudiak, soinuak, bideoak eta hiperbinkuluak gehitzeko aukera ematen digu. Erabilerari dagokionez, oso erraz maneiatzeko aplikazioa dela esan dezaket. Behin erregistratuta, create a new glog- eri eman  eta bertan, murala sortzeko hainbat baliabide agertuko zaizkigu, horien artean: muralaren kolorea edo papera aldatzea, testua sortzeko markoak aukeratzea, ikonoak gehitzeko irudiak(mugimenduzkoak) erabiltzea... Bakoitzarentzako eredu bat baino gehiago dago eta gainera oso deigarriak eta biziak direnak.
ZERGATIK AUKERATU DUT BALIABIDE HAU? Oso interesgarri iruditu zaidan aplikazioa da. Ikasleen motibazioa eta interakzioa pizteko errekutrso ona dela uste dut. Era askotako materiala erabiltzeko aukera ematen du. Gainera muralen eraketa eskoletan askotan erabiltzen den errekurtso bat eta aplikazio honen bidez ikasleen irudimena eta kreatibitatea sakonago lantzeko aukera izango dugu, izan ere, gaur egun plastikari(irudimenaren lanketa) geroz eta garrantzia gutxiago ematen baitzaio.

Hona hemen nik egindako adibidea. Musika instrumentuen inguruko mural bat sortu dut. Bertan kordazko, perkusiozko eta aireko instrumentuen ezaugarriak eta adibideak bereiz daitezke. Baita Orkesta batean instrumentuek izaten duten tokia erakustea interesgarria iruditu zait ere. Azkenik, bideo bat gehitu dut( nahi izanez gero,ariketa bezala egiteko; hau da,  ikasleek soinua entzun eta zein instrumenturi dagokion asmatzea), non instrumentu desberdinen soinua entzun daitekeen:
http://www.glogster.com/ainaraaa/resume-glog-by-ainaraaa/g-6ll0o9jil2k1rlgp7ovmka0

Disfrutatuz ikasteko aukera ona daukazue hemen!

HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIETAN ERABILI DAITEZKEEN 2 APLIKAZIO DESBERDIN

Izenburuak argi dion moduan, IKT-rekin zerikusia duten oinarrizko bi aplikazioen inguruan arituko naiz. Jakina denez, IKT-ak(Informazio eta Komunikazio Teknologiak) informazioaren trataeran eta komunikazioan oinarritu egiten da; informatika, internet zein telekomunikazioetan. Errekurtso honen inguruan, asko dira bereiz daitezkeen aplikazioak: mindomo, scratch, glogster, storybirds, besteak beste. Horien artean bi aukeratuko ditut zer den, zelan eta zertarako erabili daitekeen azaltzeko; honekin batera aukeraketaren zergaitia eta bakoitzaren adibide bat erakutsiko dut.